XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SUBJUNTIBOERA

Horregatik etorri natzaio, abisatzeko, nere semeak izan zuen bukaera izan ez dezan

Mintza gaitezen emakumeez!

Zenbait azalpen.

A. Adizkera honek asmoa, helburua, desioa... adierazten du.

Eta jokaera perifrastikoan, aditz adierazlea infinitiboeran jartzen da; aditz laguntzaileak, berriz, biok dira: Nor eta Nor-Norirentzat EDIN; Nor-Nork eta Nor-Nori-Nork-entzat ezan aditza.

EDIN aditzaren erroa -di- da eta EZAN aditzarena -(e)za-.

Subjuntiboera, esaldi konposatuetan erabiltzen da; agindua, gogoa, beldurra, desioa, baimena, asmoa e.a.-ren edukia adierazten duten esaldiak menpeko bezala jarriz.

Subjuntiboaren ezaugarria edo marka, aditz-bukaerako -n morfema da.

Baina, baita -la morfema ere.

Noiz, ordea, -n, eta noiz -la?

Pista hauek eman daitezke.

Horretarako:

a) agindua denean, gehienetan, -la eransten zaio aditzari

b) gogoa adierazten denean, bai -n, bai -la

c) gainontzekoetan, -n eransten da

B. Subjuntiboera, aditza jokatu gabe ere adierazi ohi da; normalki -T(z)EA, -T(z)EKO partizipio nominalizatuen bidez.

- Joateko esan dit zuzendariak (joan nadila)

- Zu geldi egotea nahi dugu (egon zaitezen)

C. Aditz trinkoetan ez dira bereizten, itxuraz, indikatiboera eta subjuntiboera.

Bion zentzu ezberdina testuingurutik atera behar da.

- Zuengana zetorren (indikatiboera)

- Zuengana zetorren nahi nuen (subjuntiboera)

D. Erabilera.

Subjuntiboa menpeko esaldia da; aditz nagusiaren eduki konkretua adierazten du.

Esan nahi da, subjuntiboera, aditz jakin batzuk menpeko bezala eskatzen duten adizkera dela.

Hona segidan zeintzu diren subjuntiboera eskatzen duten aditz-motak: